eu | es | fr | en

Fluorazioa EAEn: 32 urte dirauen osasunaren aurkako atentatua

Steve Carr

2023-02-17

Lehen artikulu honetan, EAEn ur horniduretako fluorazio artifizialaren hastapenak azaltzen saiatuko naiz, nazioarteko. Bigarren zatian, fluorazioaren alde egiten dutenek aintzat hartzen ez dituzten ebidentzia batzuk aurkeztuko ditut, eta hirugarrenean, eztabaida hori hiru diziplinen ikuspegitik azaltzen saiatuko naiz: ikuspegi zientifikotik, zuzenbidearen ikuspegitik eta ikuspuntu filosofikotik. Xehetasun gehiagorekin ezagutu eta 2018ra arteko erreferentzia guztiak berrikusi nahi dituztenentzat,

Fluorazioren dekretua

EAEri dagokionez, fluorazioaren gaia Ardanza Garrok eta Jose Manuel Freire Campok 1988ko martxoaren 1eko dekretu ospetsua sinatu zutenean hasi zen. 30.000 biztanle baino gehiagorentzako ur sareetan fluorra sartzen hasteko aginduak ez zuen kontsulta publikorik jaso.

Gai honen hainbat alderdi bezala, gauzak ez ziren behar bezalakoak izan. Gaur egun non gauden ulertzeko, urte askoan atzera begiratu behar dugu, uren fluorazioa euskal biztanleentzako uretan sartu beharreko osagaitzat jarri baino lehen.

1940 baino lehen, fluorra, bere forma guztietan, erabilera industrialagatik eta bizitzan zituen ondorio toxikoengatik bakarrik ezagutzen zen. Beraz, ez ginateke harritu behar, Estatu Batuetako Grand Rapids entseguetan hasi zenetik, fluorazio artifiziala osasun publikoan oso eskuhartze polemikoa eduki izanaz.

Oraindik hamarkada batzuk beharko lirateke, zientziak fluorizazioaren benetako ondorioak ziurtasunez ulertu ahal izateko. Hala ere, fluorra uretan botatzen hasi zenetik zenbait ikertzailek ikusi zuten oso alde txikia zegoela fluorazioak hortzentzat izan dezakeen onuraren eta giza osasunaren beste alderdi askorentzat izan ditzakeen kalteen artean.

Arazo hori gorabehera, fluorra uretan botatzen hasi zenean idealismo zoriontsu bat ikusten genuen, oro har, fluorraren inguruan eraikia. Izan ere, elementu horren eginkizuna esajeratu eta nahasia egiten zuten, herritarrentzako elikagai bat balitz bezala. Garai batean, medikuek eta haginlariek fluor pilulak gomendatu zizkieten umeei eta haurdun zeuden emakumeei. Neurri horren eraginkortasunari eta segurtasunari buruzko aldarrikapen eta baieztapen ugari egin ziren, CDCk (Centres for Disease Control), ADAk (American Dental Association) eta BDAk (British Dental Association) eta beste hainbat erakundek gidatuta (xehetasunetarako txostena ikusi).

Ondorengo urteetan, fluorazio sistematikoak zituen kalteak eta txantxarra kontrolatzeko ez zuela balio ikusteak gero eta aurkakotasun handiagoa eragin zuen, eta bere garaian fluorazioaren alde egin ziren baieztapen sendoak modu diskretuan egiteari utzi zioten.

Horren arrazoiak aurrerago aztertuko dira, baina aski da esatea CDCk (Estatu Batuetako osasun publikoaren ardura duen erakundea) bere sinesgarritasuna jokoan jarri zuela, fluorazioa XX. mendeko osasun publikoko eskuhartzerik arrakastatsuenetako bat zela esan zuenean.

Ikusiko dugunez, fluorazioaren alde azaldu ziren erakunde eta “adituen” baikortasunak okerrera egin du fluorraren toxikotasuna ulertzeko egindako ikerketak argitaratu ahala. Eta ura fluorizatzeko  1988ko dekretuaren ondoren, urte gutxira, erabat isildu behar izan ziren. Tamalez, azpiegituretan egindako inbertsioak eta erakunde profesionalen “ospea” ez dira erraz bertan behera uzten.

Nahiz eta fluorra Europa kontinental osoan txantxarra prebenitzeko neurri gisa bertan behera utzi zuten, EAEko agintariak horren alde jarraitu izan dute, erakunde anglosaxoien argudioetan oinarrituta. Une honetan egunkariren baten urari fluorra botatzeari utzi diotela irakurri izan dugu baina ez da dekretua aldatu eta abenduan egin genuen galdera-gutunari ez digute erantzun.

Historia

Fluorazioa ezartzeko erabakigarriak diren pertsonaiak, erakundeak eta haien eraginak ulertzeko, are atzerago arakatu behar dugu. Joan den mendeko lehen urteetan Estatu Batuetako industria fundazio eta inperioetan hasi zen garaira, kaltetutako herrietan erantzukizun zibilen demandak eta gatazka gogorrak utzi zituztelako.

Christopher Bryson ikerle britainiarrak honako erakunde hauen artxiboak aztertu zituen: Mellon eta Carnegie Fundazioarena, ALCOA fundazioarena (Aluminium Company of America), Altzairugintzako industriena, Kettering Laborategiarena eta Manhattan Proiektuarena. Lan horri esker fluorazioaren hasieraren zati handi bat argitu ahal izan zen. Besteak beste aipatu erakunde horieneta FLA elkarte ezezagunaren  (Fluorraren Abokatuen Elkartea) harremana ezagutu ahal izan zen, fluorrak eragindako kalteen inguruko legezko liskarrak kontrolatzeko. Alegia, uren fluorazioa gero eta handiagoak ziren industrien hondakinekin lotuta zegoen. Brysonek fluorazioari buruzko eztabaidaren inguruan elkarrizketa ugari egin zizkien zientzialari ospetsuei, horien artean, Mullenix, Marcus, Hirzyieta Carton zeuden.

Lana oso ona eta zehatza da, eta bere obra guztia erreferentziaz beteta dago. Bertan, fluorazioaren jatorria eta Bigarren Mundu Gerraren funtsezko erronkekin duen lotura azaldu du, baita Estatu Batuetako zientzialari famatu batzuek bete zuten rola. Horietako bat, orain ospe guztia galdu duen Harold Hodges izan zen, hau da, Rochesterreko Unibertsitatean baimenik gabe pazienteekin Manhattango Proiekturako esperimentuak zuzendu zituena, eta NIDRko (Nacional Institute of Dental Research) dekanoa ere izan zena.

Txostenak xehetasun handiz jorratu ditu “Lehen alerten hamabi lezio berantiarrak”, 2001 eta 2013ko European Environment Agency EEA-European Environment Agency-ren bi argitalpen. Txosten hauek berun tetraetiloa, PCBak, tabakoa, DDT, diethylstilbestrola, amiantoa, A bisfenola eta abar kontrolatzeko borrokak kontatzen dituzte. Substantzia horiei guztiei dagokienez, zuhurragoak gara orain. Baina ez dugu ahaztu behar hamarkada askoan guztiek “zientziaren” babesa eta parafernalia izan zutela, ingurune publikoetan etengabe erabil zitezen.

Substantzia horiekin gertatzen den bezala, fluorazioaren erregistroaren berrikuspen sakon batek adierazten du alerta goiztiar ugari egon zirela gizakientzat dituen ondorio kaltegarriei dagokienez.

Alderdi bat aztertuz gero, nahikoa izango dugu. 1990. hamarkadako lehen urteetan, Phyllis Mullinex-ek NIDRko Forsyth Institutuan ikerketa batzuk egin zituen. Berak ikerketa sagutsuekin egin zuen eta efektu harrigarriak agerian utzi zituen punta-puntako sistema propioa erabili zuen. Kontzentrazio txikiko fluorrak TDAH (arreta faltagatiko eta hiperaktibitateagatiko asaldura), oroimenaren nahasteak eta arazoak konpontzeko ahalmen urritasunaren antzeko ondorioak eragiten zituen. Lan honek eta Txinan egindako beste batzuek fluorazio artifizialaren gai polemikoenetako bat bihurtuko zena agerian utzi zuen. Hau da, fetuaren, jaioberrien eta umeen nerbio sistemaren garapenean duen eraginari egiten dio erreferentzia.

Baina abisu gehiago izan ziren, baita Mullinexen  lanaren aurretik ere. Baina fluorazioaren aldekoek horri buruz hitz egitea saihesten dute. Estatu Batuetan fluorizazioa ezarri zen lehen egunetatik, hainbat profesional, biokimikari, toxikologo, medikuntzako eta odontologiako profesional eta beste batzuk praktika horren aurka agertu ziren. Adituen artean ez zen inoiz adostasunik egon. Besteak beste, George Waldbott (AEB), Philip Sutton (Aus) eta geroago John Colquhoun (NZ), Spedding Micklem (UK), Arvid Carlson (Swe) eta William Marcus (AEB).

 

Haginlarien eskuhartzea

Orduan, noiz sartu ziren jokoan hortzak istorio honetan? Bueno, ideia Francis Frarey-k (AlCOA) eta Gerald Cox-ek (Mellon Institutua, industriaren zentro berekoa) eman zuten. Fluorra uraren hornidura publikoetan sartzeko, kanpaina bat egin behar zen jendea prestatzeko, konfiantza ematen zuten profesionalen bidez.

Fluorazioaren aldeko kontakizun bat sortzeko,  G.V. Black- en, H.T. Dean-en eta F. McKay-n oinarritu ziren. Ikerle hauek hortzen itxuraren eta txantxar gutxiagoren artean harremana zegoela ohartu ziren. Geroago, erlazio horren arrazoia aztertutako herrietako uraren fluor naturalaren maila desberdinari egotzi zieten. Ondoren ikuspegi hori zabaldu zen, hau da, fluorrak hortzak hobetzeko balio zezakeela. Horrekin fluorra industria hondakinen arazoa bat izatetik osasunarentzat onuragarria eta odontologoen eta konfiantzazko jendearen onarpena zuen produktu bat bihurtu zen.

Hala, Edward Bernaysen lanak, Odontologiako Ikerketarako Institutu Nazionalaren (NEIren) babespean, fluorrak hortzeriarentzat zituen onurak defendatu zituen, eta odontologia eskoletako ikasketa programetan sartu ziren, lehenik AEBn eta gero Erresuma Batuan.

Baina azken bi hamarkadetan, nazioartean gero eta handiagoa izan da fluorazioaren aurkako oposizio publikoa, eta dagoeneko ez dago fluoraziorik Europan. 2014an, Israelek ere alde batera utzi zuen praktika hori, fluorraren toxikotasunagatik eta haurdunentzat eta beste talde ahul batzuentzat zuen arriskuagatik. Azkenean, informazio hori EAEko Osasun Sailera iritsi den galdetu behar da.

Zorionez, fluorazioaren “eraikina” desmuntatzen orain dela 32 urte indar gutxiz hasi zen mugimenduak azkenean uretatik osagai kimiko hau desagertzea lortu duela ematen du.

Gaia sakon aztertzeko unea da, herritarren interesei lehentasuna emateko momentua eta baita honako hau galdetzekoa: Zergatik zenbait 'aholkulari ikusezinen' iritzia hainbat urtez mantendu izan da?

Ur Partzuergoari bidalitako txostenak gai asko jarri zituen mahai gainean. 1988an erabakia hartu zutenek gaur egun fluorazioari buruz dakiguna jakinda egingo zuten? Are garrantzitsuagoa, egongo al litzateke mekanismoren bat erabakiak hartu zituztenei informazioa emateko? Tamalez, beste inork ez zuelako egin.

BSc. Brighton. LLB. Cardiff M.Phil Sci.UPV.