M. Carmen Basterretxea
2023-02-20
Gure jatorrizko bizimodua paleolito garaietatik dator, eta garai hartan Europako kontinentean lehenbiziko gizaki taldeek amaren taldeko pertenentzia zeukaten, beraz matrilinealak ziren. Giza talde haiek bizimodu baketsua eta igualitarioaren arabera antolatuta zeuden, eta emakumeek eta gizonek botere berdina zeukaten.
Gizarte baketsu haiek inbasioak eduki zituzten. Azken inbasioa k.a. 4000 urtean izan zen, hiru erasoekin urte ezberdinetan. Azken eraso haiek herri matrilineal asko ezabatu zituen, eta beste batzuk esklabutzan erori ziren. Zorionez euskaldunak, eta beste batzuk, aurrera jarraitu zuten bizimodu matrilinealarekin.
Baina galdera da nola liteke egotea horrelako herri erasotzaileak. Hau da, ekosistema gogorrak zoratu egiten al ditu bertan bizi direnak, ezaugarri kulturaletan sadismoa eta zapalkuntza errotzera bultzatu arte? Edo herri zapaltzaileen arazoa demografikoa al da? Edo herri horiek arazo psikologikoak izan al zituzten hilketekin, bortxakeriarekin, eta besteen sufrimenduarekin zoriontsu sentiarazten zituztenak?
Kezka horiek aztertzen ditudanean, ikusten dut gizakiaren historian badaudela erasotzaileak ez diren herriak. Herri horiek, besteak beste, lehenbiziko herri europarrak ziren. Era berean, beste kontinenteetan ere aurki ditzakegu herri baketsuak. Adibidez, Australiako aborigenak, boskimanoak, beste hainbeste herriren artean.
Horrela, ikerketa psikologikoen arabera, familiako kide batek jaiotzez psikopatiarik badu, gaixotasunaren ezaugarri batzuk familia osora zabal daitezke. Hori gertatuz gero, datozen umeak, nahiz eta osasun mental ona izan jaiotzez, jarrera patologiko horietan hezi daitezke, eta beraien bizitza osoan jarrera psikopatologikoak ikasi eta erabil ditzakete. Umeek bortxakeria eta tratu txarrak normaltzat joko dituzte, sozializazio prozesuan erreferente patologiko horietan hezten direnean. Gainera, jarrera erasotzaileek belaunaldiz belaunaldi segida izango dute.
Era berean, gizarte baten portaera soziala balore dominatzaile psikopatetan oinarritzen denean, biztanleek positibotzat hartuko dute portaera hori, eta gizarte horretan nagusitu egingo da. Horrela, norbanako horrek erasotzen ditu besteak, bere sentimenduekin disfuntzioa baitauka, sentimenduek eta jarrerak ez dute eta loturarik. Halako norbanakoak hotzak eta adimentsuak dira. Beraien ongizatea dirua, eta goi maila soziala lortzean datza. Horretarako, bere ongizatea lortzearren, prest daude hiltzeko, torturatzeko, eta bestea askatasun gabe uzteko. Harrapari aseezinak dira.
Hori guztia kontuan hartuta, baliteke historian zehar aurkitzen ditugun herri gaiztoen jarrera erasokor horren arrazoia aurkitu izana eta jarrera hori konbinazio jakin baten ondorioa izatea. Izan ere, psikopatia genetikoaren ondareari (DNA) lurraldearen gogortasuna gehitzen badiogu, herri gaiztoak ditugu. Beraz, herri gaiztoen oinarria patologia genetikoan dugu, psikopatia perbersitatean eta narzizismoan oinarrituta.
Psikopatia genetikoa Europara lehen aipatutako inbasoreek ekarri zuten eta historian gerra guztiak inbasore indoeuroparren hasia daukate: Gerra Santuak herri matrilinealen aurka, Erresumen konkista, kontinente berrien konkista, faszismoak, munduko gerrak, besteak beste. Orain, psikopatia horren oinordekoek adierazten digute gerrak beste modu batean antolatzen dituztela, perbertsitate sofistikatuan, eta modu berri horrekin politikaren parametroak aldatu direla.
Perbertsitate sofistikatu hori covid-19 dugu, psikopatia genetikoaren aurrez aurre gaude, eta psikopatia horrek nahi du mundu osoko gizakia esklabu izatea estatu inperialista eta totalitario baten azpian (Deep State). Horretarako aspalditik estrategia bat burutzen ari dira eta indarrean jarri dute covid-19rekin.
Horrekin lortu dute norbanakoa etxean atxilotzea, sozializazio prozesu guztia ezabatzen joatea, distantzia soziala inposatzea, alarmarekin irteerak eta sarrerak kontrolatzea, musukoa inposatzearekin norbanakoa psikologikoki eta fisikoki ahultzen joatea. Arau horien helburua da norbanakoa isolatzea, norbanakoak ez izatea aurrez aurreko harreman fisiko eta soziala. Horrexegatik itxi dute ostalaritza, tabernak, aisialdiko programak, besteak beste, beraien helburu nagusietako bat harreman sozialak ezabatzea delako. Zoritxarrez sisteman integratuta dauden partiduek, politikariek covid-19 estrategia (agenda 2030) onartu dute eta estrategia hori aurrera eramatearren dirua jasoko dute. Estatu sakonaren partaide den Bill Gatesek esan du beste pandemia bat datorrela eta gogorragoa izango dela. Beraz bigarren erasoa prestatuta daukate. Agian bigarren erasoarekin munduko populazioa erdira jaitsiko dute, eta norbanakoak euren etxeetan epe luzerako berriro atxilotuko dituzte.