Erredakzioa
2022-09-02
Aurreiritziak baztertu eta norberak dakarren motxila alde batera uzteko garaia heldu zaigu baita ADI egoteko garaia ere. Inoiz baino beharrezkoa dugu ADI-MENerantz jotzea, hau da, gure inguruan gertatzen ari denari erabat adi eta irekita egoteko gaitasuna lantzea. Euskeraz "inteligentzia" esateko hori erabiltzen dugu: ADI-MENA, hau da, ADI egoteko gaitasuna (MEN).
Garai gogorrak datoz, funts putreek mundu mailan sektore nagusiak kontrolatzen dituztelako, hala nola, enpresa teknologikoak, hedabideak, bankuak, farmazeutikak, energia… Haien irabaziak handitzearren edozein gauza egiteko prest daude, baita gu ezer gabe uzteko prest ere. Adibidez, giza eskubideak erabat zanpatzea mundu osoan, eta horretarako, erabateko gizarte kontrola jartzen hasi dira, naziek abian jarri zutenaren antzera eta Txinan jadanik hedatu duten modura. Duten beste helburu bat da enpresa txiki eta ertain, autonomo eta sare sozioekonomiko txiki guztiak desagerraraztea, munduan sektore bakoitzean bizpahiru multinazional geratu arte, banaketan Amazon eta Alibaba dauden moduan. Horrek erromatar garaiko esklabutza masibora garamatza.
Baina inoiz baino energia askatzaile gehiago dago. Mugimendu indartsuak sortzen ari dira mundu osoan, gauzak beste modu batez egiteko eta paradigma berriak sortzeko. Hor aurrera egin dezagun pertsonen askatasuna, duintasuna eta burujabetza ezinbestekoak dira. Horiek oinarriak dira. Menpekotasun mota guztiak gutxitu eta berez ditugun gaitasunak lantzeko garaia da, elkarri laguntzeko garaia da, sareak sortzeko unea heldu zaigu. Jokoan asko dugulako, ez soilik biziraupena, gurasoek guri utzi diguten mundu hau seme-alabentzat txarragoa ez uztea.
Prozesu globalista honek, herriak, kulturak eta hizkuntzak desagertzea du helburu. Gainera, azken bi urte hauetan prozesu hori asko azkartu dute osasun aitzakiarekin Robert F. Kennedyk egindako maisulan honetan irakurri daitekeen moduan: https://diario-octubre.com/2021/12/29/el-verdadero-anthony-fauci-bill-gates-y-la-guerra-global-contra-la-democracia-y-la-salud-publica. Robertek dioskunez, iaz Estatu Batuetan langileek 3.700 milioi dolar galdu zuten eta aberatsek 3.900 irabazi. Eta 8 miloi herritar pobrezia maila jaitsi ziren. Kasualitatez hori 2030 agendan kontatzen digutenaren kontrakoa da, guztiz.
Globalismoari aurre egiteko herri bakoitza lege naturaletan oinarritu eta bere senara itzuli behar da eta gero elkarrekin jardun, mundu mailan destino berdina dugulako eta denon laguntza behar dugulako.
Gizarte ingeniaritza. Handikien helburuak lortzeko herritarrak nahastu, zatitu eta beldurtu behar dituzte etengabe, gizarte ingeniaritzaren bidez. Urte asko daramatzate horrela. Horregatik, inoiz baino beharrezkoago ditugu eztabaida ireki eta lasaiak eta motxilarik gabekoak, eta orain arte ezkutatutakoa ezagutu, argia egin…
Aurrera egingo dugu. Gure herriak historian pasarte loriotsuak idatzi ditu. Lehenengoetakoak izan ginen gizon-emakumeen arteko zein herritar guztien arteko berdintasun juridikoa lortzen, gure arbasoek erromatarren eta horien ondorengoen bisigodoen aurka hegoaldean eta frankoen aurka iparraldean gogor borrokatu zutelako. Estatu bi alboan izanda ere, gai izan gara gure hizkuntza zaharrari eusteko, oraindik orain elkarlanari eusten diogulako eta indibidualismo basatian jausi ez garelako. Horregatik, ataka honetatik ere aterako garelakoan gaude, aurrekoetan bezala, zentzunez eta elkarlanez.
Zergatik Sena? SEN Europako ama hizkuntzaren erro zaharra izan daiteke eta hizkuntza guztietan hortik sortutako hitzak omen ditugu. Euskeraz adibidez sena, zentzua, zentzumena, sentimendua… Gazteleraz ere sentido y hortik sentido común. Katalanez seny… Sena, azken finean, gidatzen gaituen ildoa da, arima, instintua edo intuizioa. Eta azken hamarkadetan badirudi “sen ona” edo “sentido comun” galtzen ari garela, beste gauza batzuk aurretik jartzen ari garelako (lanpostu finkoa, dirua, prestigioa, beldurra…). Gazteleraz ondo ulertzen den “bien comun” baztertzen badugu, “sentido comun” ere magaletik behera dago. Beraz, berreskuratu dezagun sen ona, hori baita gure seme-alaben etorkizuna ziurtatzeko aukera bakarra.
Komunitatea edo Sena Taldea. Sena proiektuak aurrera egin dezan Senakideak behar ditugu, auzolan proiektu honetan parte hartu nahi duten guztiekin. Esku hartzeko era asko dago: edukiak prestatu eta bidaltzea (albisteak, artikuluak, gutunak, argazkiak, bideoak, audioak, denborapasak, esaerak… ), gai interesgarriak proposatzea, itzulpen lanak egitea, hilero ekarpen ekonomiko txiki bat egitea harpidetza eginez, publizitatea jartzea (diruaren edo norberak ekoizten dituen produkturen baten truk), edo norberari bururatzen zaion moduan laguntzea. Senakide izan nahi baduzu nahiko duzu hemen izena ematearekin eta zertan nahi duzun parte hartzea.
Denon artean eskaini diezaiogun Euskal Herriari, herri iberiarrei eta gizadi osoari ahots berri bat. Eskerrik asko!
Sena Taldea