eu | es | fr | en

Obanosen aldarria: Aberri askearen alde, jende askea jaiki

2023-02-17

Txinparten izeneko atal honetan gauza bitxiak, istorioak eta oro har herritar guztiok ezagutzea merezi duten kontuak bildu nahi ditugu. Atal honetara ere zure ekarpenak bidaltzeko aukera dago. Lehenengo "txinparta" honetan Obanosen askatasunaren aldeko deiadarra ekarri nahi dugu gogora. "Pro liberate patria, gens libera state"

Sarrien Obanos herrian biltzen zirenez hango izena hartu du baina Nabarra osotik etorritako bozeramaileek osatzen zuten batzar horiek. Batez ere XIII eta XIV. mendeetan aritu ziren eta helburua goiko nobleziak (aberatsek, gotzaiak...) zituen pribilegioei eta gaizkileei oro har aurre egitea zen. Alegia, helburua herria babestea zen, “goiko” eta “beheko” gaizkileengatik.

Obanoseko batzarretan herritar gehienek hartzen zuten parte: baserritarrek, zaldunek, kapareek, apaizek.

Herritik sortutako batzarrak zirenez, ez zuten inolako loturarik erregearen aparatuarekin eta erabat askeak ziren. Herriaren alde borrokatzeagatik kasu askotan jazarpena pairatu behar izan zuten eta ezkutuan aritu behar izan ziren.

Latinezko esaldi hori itzultzeko orduan interpretazio desberdinak daude:

- Aberri askearen alde, jende askea jaiki
- Aberria libre izan dadin, herriak ere libre behar du
- Aske izan, aberria aske izateko