eu | es | fr | en

Heriotza tasaren gorakada. Zein da arrazoia?

Sena

2023-02-13

2021 urtea geroztik, heriotza mailak asko egin du gora mundu guztian zehar. Azalpen argirik gabeko heriotzak izan dira hauek, ez dira Covidak eragindakoak, ez dira larrialdietako datu medikotan jasotzen eta adin guztietako pertsonei eragiten diete. Emandako datuek, neurri batean, istripu kardiobaskularrek eragindako helduen bapateko heriotzen gorakada islatzen dute.

MOMO txostenak adierazten du 2022an Espainian espero zitekeena baino 33.500 pertsona gehiago hil direla, 2021 osoan baino 9.000 gehiago. Datu honekin, Espainia Europaren buruan kokatzen da, gehiegizko heriotza tasarik handienarekin, Europako batez bestekoa bikoiztuta. Gehiegizko hilkortasun maila geroz eta handiagoa da. Egunean 100 pertsona hiltzen dira bataz beste, adin guztietako perfilak, haurrak barne. Hala ere, "adituek" arazo honekiko eman duten azalpenak ez datoz bat datuekin, eta agintariek, herrialdeko heriotzen % 10aren igoera eragin duen arazo hau baztertzen jarraitzen dute.

Goiko grafikoan ikusi dezakegu 2022 urtean Euskal Herrian jaso diren hildakoen gehikuntza. Lurralde guztietan gorakada egon da eta batez bestekoen gainetik daudela ikusi daiteke. Datu guztiak aztertuta, emaitza argi bat azpimarratu behar dugu: hil behar zirenak baino gehiago hil dira, hain zuzen, 2911 pertsona gehiago. Inguruko lurralde gehienak ere batez bestekoaren gainetik daude: Kantabria %110, Aragoi %70, Galizia %71 eta estatuko altuena Gaztela Leon %700 gehiago.

2021ean eta batez ere 2022an izandako gehiegizko heriotzek espekulazio asko eragin dituzte gizartean. Izan ere, pazienteak ez badira zuzenean Covidaren ondorioz hil, zergatik daude hildakoak ia 2020ko pandemiaren urteko maila berean? Heriotza horien arrazoi zehatzak ezagutzen ez badira ere, 5.876 kasu zuzenean tenperaturari egozten zaizkio. Adituek diote tenperatura igoera bortitzak eragin handia izan duela gizartearen osasunean, eta azken urte honetan bizi izan ditugun bero-boladek, zuzenean jo dutela heriotza-datuetan. Baina bigarren grafikoan ikus dezakegunez, datuen ehuneko txiki bat baino ez du jasotzen kausa horrek. Zeintzuk dira gainerako heriotzen arrazoiak? Zergatik ez dira zehazten?

Badira gertaera honi erantzuna ematen dioten espekulazio batzuk. Horietako batek dio, gehiegizko hilkortasunaren arrazoia Covidaren aurka egindako txertaketa masiboaren ondoriozko konplikazioak direla. Beste teoria batek adierazten du, heriotza tasen igoera, pandemiaren osteko medikuntzaren kolapsoaren ondoriozko osasun arreta txarraren eragina dela, eta geroztik, pazienteak gutxiago zaintzen direla edota gaixotasun onkologikoak beranduago detektatzen direla, hilkortasun handiagoa sortuz.