Independentea.eus
2023-02-21
Ez dago frogarik txertoaren bidez lortutako immunitatea infekzio naturalak eragindakoaren gainetik dagoela dioenik, eta, are gehiago, kontrako ebidentzia ugari daude, gure osasun agintari politiko eta korporazio farmazeutiko handiek kontrakoa esan arren.
"Azken urteetako diskurtso ofizial guztia SARS-COV-2-ren aurkako babesari berezko immunitate naturalak egiten dion ekarpena baztertu eta mespretxatzearen ildotik joan da. Hala izan da, nahiz eta Covid-19a populazioaren % 90-95 baino gehiagorentzat bereziki birulentoa ez izan. Honek bakarrik, berez, hausnarrarazi beharko zigukeen birus honen aurka babesteko berezko immunitate naturalak duen paperaz eta, beraz, hura kontserbatzeko eta indartzeko beharraz (esaterako, gizakiei estres kroniko bat sortzea saihestuz, edo, adibidez, konfinamenduagatik D bitaminaren gutxitzeak osasun orokorra okertzea ekidinez).
Berezko immunitate naturalaren izaera erabakigarriaren debaluazio interesatu honek herritarren artean ezintasun sentimendua eragiteko balio izan du. Horri gehitu zaio konponbide tekniko-mediko bat izan arte (izan txertoak edo botikak) ez zegoela beste irtenbiderik. Beraz, konponbide hori iritsi bitartean, populazio OSOA, bereizketarik gabe, hiltzeko arriskuan egongo ginela, diskurtso mediko menderatzailea mantentzeko tesiari men eginez."
Angel Bidaurrazaga Vandierdonck doktoreak, independentearen atarian idatzitako artikulua hemen ikusgai.