eu | es | fr | en

Euskal Herrirako proposamen soziopolitikoa

2023-03-29

Atzo Bilbon Burujabetza-Demokrazia Zuzenaren aurkezpena egin zen. Prentsaurrekoan, besteak beste, Jon Ander Etxebarria Euskadiko Biologoen Elkargoko dekano ohia, Nekane Jurado eta Aikari Lizaso aurrean eta atzean zenbait pertsona ezagun egon ziren, arlo desberdinetakoak.

Banatu zuten agirian diotenez, bada orduan arlo soziopolitikoan beste modu batera jarduteko garaia eta demokrazia berreskuratzeko ahaleginak egin behar direla diote partitokrazia gaitz larri bihurtu delako, azken hiru urte hauetan ikusi dugun moduan.

Bi erronka nabarmendu dituzte: gure antzinako demokrazia berreskuratzea eta giza eskubideen erabateko errespetua.

Ondoren banatu zen testu osoa irakurri dezakegu:

 

EUSKAL HERRIRAKO PROPOSAMEN SOZIO-POLITIKOA

Burujabetza – Demokrazia Zuzena


Politika garrantzitsuegia da politikari profesionalen esku uzteko. Bada garaia demokraziara jauzi egin eta erakundeetan zuzenean parte hartzeko baliabide publikoen kudeaketan, pertsona bakoitzaren erantzukizunetik eta burujabetzatik abiatuta.

Partitokraziaren garaiak amaitu beharra du, aspaldi ez gaitu ordezkatzen. Eskubide eta askatasunen murrizketaren aurrean, beharrezkoa da zentzua eta guztion ongia nagusitzea, eta horrek ez du zerikusirik ohiko alderdi politikoek pandemian zehar egin dutenarekin.

Horregatik, auzo bakoitzean, udalerri bakoitzean, pertsona burujabeak beren burua ordezkatzeko antola daitezen dei egiten dugu, udal-hauteskundeetarako  herri-plataforma gisa zerrendak aurkeztuz, honoko bi helburuekin:

• BATA: erakunde publikoak eta instituzioak alderdi politiko gabe kudeatzea,  gure antzinako egiazko demokrazia berreskuratuz, batzarreen sistema, kargu publikoak betiere komunitateak aukeratutakoak izanik, askatasunez, alderdi politikoen esku-hartzerik gabe.

• BESTEA: Giza Eskubideen erabateko errespetua.

Horretarako, guk, egiazko demokrazia lortzeko gogoeta- eta sustapen-talde gisa, burujabetza.eus webgunearen bidez, sinadurak biltzeko eta hauteskunde-zerrenda libreak osatzeko administrazio gaietarako laguntza eskaintzen dugu.

Hauteskunde-kanpainan eztabaidak egingo dira hainbat gai ezagutzen dituzten izen-abizeneko pertsonen artean, batzuk hemen eta orain gaudela, ezarritako agenda sozio-politikoaren gidoiaren helburuak garatu eta eztabaidatuko dituzte modu publiko, aske eta irekian, askatasunez erabakitako xede berriak aztertu eta ezarriz, sortzen diren herri-plataformentzat gida garden eta maila tekniko eta zientifiko altukoak izan daitezen, plataforma horiek beren udalerrietan aplikatu edo egokitu ahal izan ditzaten. Betiere, pertsona, talde, plataforma, Batzarre, udalerri eta eskualde bakoitzaren burujabetasuna errespetatuz.

Herri barruko pertsonak Batzarreen bidez auto-antolatzea proposatzen dugu, horiek izan baitira beti gure zuzeneko ordezkaritza sistema, azken helburua udalbatza herriko Batzarre bihurtzea delarik. Benetako demokrazia zuzena berreskuratzea.

Hau da beraz, gure alternatiba sistemaren aurrean, eta, horretarako, eskura ditugun bitarteko guztiez baliatzen gara, sistemaren barruan eta kanpoan. Has gaitezen gertuenarekin, udalerri, aldundi eta Nabarrako Parlamentuan. Ez diezaiegun gobernatzen utzi jauntxo moderno hauei, berreskura ditzagun geure balio eta eskubideak, geure egiazko demokrazia.


Gora Herrietako Batzarre libreak, gora Osasuna eta Askatasuna!